2016-02-10

Kaioak ekaitzetik ihesi

Gaurkoan 50 kaio hankahori (Larus cachinnans) inguru igaro dira Arbizu gainetik goizaldean V formazioan ipar-ekialderantz. Ez da neguan ikusi ditudan lehendabiziko aldia, aurten ordea itsasoko ekaitz gutxi egon denez ez dira lehenago gerturatu. 2014-ko ekaitz izugarri hartan egunetan egon ziren inguruan itsasotik urrun atseden hartzen. Bederatzi metroko olatuek eta haize erauntsi gogorrek, kilometro batzuk barrurantz bultza dituzte charadiforme hauek.

Aurrekoan ikusitako belatxinga hankagorri  (Pyrrhocorax pyrrhocorax) menditarrak bezala, ez da beraien ohiko habitata, baina airetik kilometroak eta kilometroak egiteko gai diren hegazti hauek ez dute arazorik guganaino heldu eta atsedenalditxo bat hartzeko.

Kaio hankahoria
Larus cachinnans

No hay comentarios:

Publicar un comentario