2016-02-19

Mokolodiak Ilerdin

Gaur eguerdian neguko bisitari berezi bat agertu zait Ilerdi gainean. Mokolodia (Coccothraustes coccothraustes) aurreko urtetan ikusia nuen gure herriko inguruan abendu eta urtarrilean. Elurrarekin agertzen da sarri fruitu lehor eta fruta hezur jatun hau. Fringilido handiena da, txonta baino bi aldiz handiagoa, zozo baten tamaina du. Arrak kolore biziak erakusten ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario