2016-03-26

Arrano sugezalea urtero bezala

    Arrano sugezalea (Circaetus gallicus) urtero ikusi ohi dut martxoaren amaieran gure inguruak zeharkatzen. Ia bi metrokohego zabalera duen harrapari hau, oso gertutik ikusi dezakegu, izan ere asko jaisten da bere hegaldietan. Orban marroi txikiak gorputz zurian eta bere tamaina nahikoa dira urte sasoi honetan zein hegaztiz ari garen jakiteko. Frantzia aldera doan arrano hau urtero ikustea tokatzen zaigu egun hauetan, ondoren ez badugu ikusiko ere, atsegina da musker eta sugejale handi hau gure herria bisitatzen udaberriro ikustea Landetako pinudietara bidean.


Arrano sugezalea
(Circaetus gallicus)


No hay comentarios:

Publicar un comentario