2016-03-20

Sai zuriak Aralar gainetik

       Gaurkoan sai zuria (Neophron percnopterus) izan da protagonista gure zeruan. Afrikan ostruken arraultzak harriak erabiliz puskatzeari utzi eta kumatzera dator Euskal Herrira. Sai zuriak jakintsu fama du, herramintak erabiltzeko habilidadea duen animalietako bat dugu. Harriak altuera handitik jaurti ohi ditu ostrukaren arraultz gogorrak apurtzeko. Agian gure artean ostrukak hazten dituzten baserriren bat ikusi eta gogora etorriko zaizkio Afrikako paisaiak. Hemen bere ahaide diren sai arreek utzitako sarraski apurretaz bizi beharko dute. Kabian hazitako kumeak hegan egiteko prest dituztenean alde egingo dute berriro ere hegoalderantz. Uda amaitu baino lehen itzuliko dira ostruken artean bizitzera.

Sai zuria
(Neophron percnopterus)



No hay comentarios:

Publicar un comentario