2016-03-05

Gailupak Olatzean

         Euria barra-barra eta uhalde ondotik gailupa (Pyrrhula pyrrhula) ar bat atera zait zubi azpitik sasietara. Basoko biztanlea da  gailupa fringilido ederra, dimorfismo sexuala adierazten duena bere eme marroiaren aldean.  Sandindeien behin ikusi nuen baina aspaldi hontan batere ikusi gabe nengoen pago arteko txori koloretsu hau. Neguak bultzatuta jaitsi ote den edo iparralderantz geldiune bat egin ote duen izan da nire zalantza. Nork jakin.

Gailupa
Pyrrhula pyrrhula


No hay comentarios:

Publicar un comentario