2016-03-16

Iñereak iritsi dira

       Gaur arratsaldean euria eta hotza gurean. Betebeharrak beharturik kalea zapaldu behar izan dut etxeko sutondotik urrun. Halako batean lurretik hiru metrora hegan iñerea (Hirundo rustica) pasa zait albotik haizearen kontra borrokan. Kolore zuri-gorriak azpian eta beltz iluna gainetik, isatseko bi luma lodi edo antenekin, ezin hutsik egin. Udaberriaren igarle, bera baino lehen igaro dira iparralderantz zeruko bidaiari asko. Bere ostean badatoz bertan geratuko diren gure uda epeleko hegazti berriak.
Iñere arrunta
(Hirundo rustica)

No hay comentarios:

Publicar un comentario