2016-04-05

Arrano txikia Utzubarren

Gaur eguerdian arrano txikia (Hieraaetus pennatus) agertu da Utzubargo baso gainean. Bi miru beltz erasoan zituen. Harrapari txuri-beltz hau txiki xamarra denez, bele, miru eta beste hegazti askoren erasoak jasan ohi ditu hegan doanean. Gainontzekoek beren ehiza eremuetatik erraz uxatzen dute arrano txikia. Bere buru marroia eta hanka lumatuak erraz ezagutarazten dute neguan ihes egiten duen arrano  hau.



Arrano txikia
(Hieraaetus pennatus)

No hay comentarios:

Publicar un comentario