2016-04-17

Arrano sugezalea sugea harrapatzen

Gaur Ilerdin arrano sugezalea (Circaetus gallicus) ikusi dugu berriz. Oraindik ere gure artean dabil martxotik hasita. Pasan zebilelakoan baina oraindik ere bertako giroa egokitzat hartu duela dirudi. Gaur arratsaldean zeruan ikusi eta haize korronteak probestuz denbora bat airean itxaron du begiratu bat emateko. Halako batean, bi hankak zuzen lurrerantz hegoak uzkurturik borrokaldi labur bat izan du sasi artean. Hegan irtetzean suge bat zeraman mokotik zintzilik irensten zuen bitartean. Agian sugegorri bat tamaina eta lodieragatik. Airean irentsi eta bere errondarekin jarraitu du gizakien presentziari izukaitz. Ea gehiagotan ikusten dugun hemendik!

Grabatu ez dugunez hona hemen antzeko irudi batzuk:

No hay comentarios:

Publicar un comentario