2016-03-17

Miru beltzak bueltan

Atzo iñereak eta gaur miru beltzak(Milvus migrans). Miru gorriak (Milvus milvus) berarekin partekatu beharko ditu zeruak. Airean traketsagoa da Afrikatik datorren miru berri hau. Bere koloreak ere ez dira miru gorriarenak bezain ederrak. Udaberria hemen dugu mendietako elurrak urtzen hasteko prest. Espezie desberdinen aldaketa sasoia dugu. Udazkeneko pasa eta udaberriko kontrapasa. Egun hauetan adi ibili behar!

Miru beltza
(Milvus migrans)

No hay comentarios:

Publicar un comentario