2016-04-18

Buztanzuri grixa Ferdaien

Gaur Agurainen buztanzuri grix ar bat ikusi dut goizean eta garai honetan pasan dabiltzala jakinik, arratsaldean Arbizura iritsi ote diren irten naiz buelta bat ematera. Udaberriko hegazti hau larreetan ikus daiteke, noizbehinka hegalditxo bat egin eta hesi baten gainean kokatu daitekelarik. Kosta zait ikustea baina azkenerako Ferdaiko larre batean buztanzuri grix (Oenanthe oenanthe) eme bat ikusi dut belardi batean. Udaberriko egun polita zizak eta guzti bidean aurkiturik, afaltzeko prest!

Buztanzuri grix arra 
(Oenanthe oenanthe)

No hay comentarios:

Publicar un comentario